Ingurugiro hezkuntzari buruzko museoa - hezkuntza programak

Haur Hekuntza

HAUR HEZKUNTZA

Hauek dituzue museoan Haur Hezkuntza mailako ikasleei eskainitako programak

 

1  BIZI GAREN LURRA

Jolas baten bidez umeen inguruan...

... bizi diren beste izaki bizidunak (animaliak, landareak, e.a.) identifikatu eta beraiek zer ematen diguten (janaria, beste gauza batzuk egiteko lehengaiak, botikak eta abar) ikasiko dugu. Honekin batera, ingurunearen aldeko jarrera eta portaera baikorrak landuko ditugu.

 

2  ZARATA

CD baten bidez...

... gure inguruan entzuten diren soinu eta zaratez gozatzeko aukera izango dugu, jolas moduan entzuten duguna identifikatuz. Guztion artean, gure inguruko zarata gutxitzeko bakoitzak egin ditzakegun gauza txikiak ere aipatuko ditugu.

 

3  ZABORRA

Zaborrek ez dute balio ezertarako...

... zikinak dira, zatarrak eta usain txarra dute. Zaborrak arazo bat bezala ikusten ditugu. Jakingo al dugu zer egin Ingurugiro Etxean emango dizkiguten zaborrekin? Ea zabor bakoitza dagokion edukiontzira botatzen dugun!!!

PROGRAMA OSAGARRIAK: Beste ekipamenduetara bisitak

 

4  IGARAKO ERROTA

Igarako errota Azpeitiko Loiola auzoan kokatuta dago...

... XIII. Mendeko eraikina da eta eraberrituta dago. Ingurugiro Etxeak bisita gidatuen zerbitzua eskaintzen digu errota hau bisitatzeko. Uraren energiaren bidez mugitzen da, eta bertan, gure arbasoek hirina nola egiten zuten ezagutzeko aukera izango dugu.



Itzuli Museoko Hezkuntza Programetara

Como la mayoría de webs, usamos cookies. Si continúas navegando entenderemos que estás de acuerdo. Más información.

Acepto las cookies de esta web.