Ingurugiro hezkuntzari buruzko museoa - hezkuntza programak

Btn-LH3-tit

LEHEN HEZKUNTZA - 3.ZIKLOA

Hauek dituzue museoan Lehen Hezkuntzako, 3. zikloko ikasleei eskainitako programak

 

19 ATMOSFERA / KLIMA ALDAKETA

Programa honetan atmosfera zer den...

... eta nola dagoen osatuta ikasiko dugu. Giza-jardueren ondorioz atmosfera kutsatzen dugu. Panelez eta maketez lagunduta, jarduera horiek sortzen dituzten hiru arazo nagusitan (ozono geruzaren suntsiketa, euri azidoa eta berotegi-efektua) zentratuko gara, horien sorrera eta ondorioak aztertuz.
Bukatzeko, talde handian airea ez kutsatzeko aholkuak landuko ditugu.

 

20 URA

Uraren zikloa azaldu eta gero...

... uraren erabilerak aztertuko ditugu. Baina erabilera horien atzetik uraren ibilbidea ezagutu behar dugu, hau da: nondik datorren (urtegia), non egiten den edangarri (ur garbien araztegia) eta non garbitzen den erabili eta gero (ur zikinen araztegia).
Ura zaindu beharreko baliabidea dela ikusiko dugu. Horregatik, zer egin dezakegu eguneroko bizitzan ura ez zikindu eta alferrik ez gastatzeko? Galdera honi erantzuten saiatuko gara irudien bitartez.

 

21 BIODIBERTSITATEA

Programa honetan biodibertsitatearen garrantzia...

... ikertuko dugu. Museoko panel argitsuetan munduko biomen ezaugarriak eta bakoitzean bizi diren animalia eta landareak, eta horien arteko loturak kate trofikoetan eta ekosistemetan ezagutuko ditugu.
Era berean, giza-jardueren eragina ingurumenean aztertu eta natura zaintzeko aholkuak ere landuko ditugu.

 

22 KUTSADURA AKUSTIKOA ETA ENERGIA

Azken hamarkadatan gure inguruko zarata asko gehitu da...

... Honek badu aurrerapenarekin zerikusirik, lanak errazten dizkizuten makinak, distantziak gutxitzen dizkizuten garraioak, aparatu elektrikoak... baina horrek guztiak baditu eragozpenak: energiaren gehiegizko kontsumoa, zarata, kutsadura... Zer egin beharko genuke gure inguruan zarata gutxitzeko? Eta energiaren kontsumoa murrizteko?

 

23  HIRI EKOSISTEMA

Maketa baten bidez...

... hiri ekosistema gertutik ezagutzeko aukera izango dugu, hiri batek funtzionatu ahal izateko eta hiritarren bizimodua garatzeko inportatu behar dituen gaiak (lehengaiak, energia, ura...) eta, era berean, kanporatzen dituenak (hondakinak, zarata...) ikusiko ditugu. Panelen bidez, hirietako mugikortasunaren arazoak eta horien ordezko aukerak ere landuko ditugu.

 

24  HONDAKINAK ETA KONTSUMOA

Gizakiak betidanik sortu ditu hondakinak: egindako tresna...

... eta gaiak behin eta berriro erabili ondoren, eta beste ezertarako balio ez dutenean, bota egiten ditugu.
Baina zaborra gero eta gehiago dago, gehiegi kontsumitzen dugulako... eta orduan, zer egin dezakegu?

 

25  GARAPEN IRAUNKORRA* (LHko 6.maila)

Planetak eskura dituen baliabideak ez dira...

... agorrezinak; horregatik, gure bizimodua baliabideak zentzuz erabiltzeko irizpideetan oinarritu behar dugu. Panel baten bidez lurrak bere kezkak azalduko dizkigu, guk ondorio batzuk aterako ditugu eta arazo horiek konpontzeko proposamenak.

 

PROGRAMA OSAGARRIAK: Beste ekipamenduetara bisitak

 

26 IGARAKO ERROTA

Igarako errota Azpeitiko Loiola auzoan kokatuta dago...

... XIII. Mendeko eraikina da eta eraberrituta dago. Ingurugiro Etxeak bisita gidatuen zerbitzua eskaintzen digu errota hau bisitatzeko. Uraren energiaren bidez mugitzen da, eta bertan, gure arbasoek hirina nola egiten zuten ezagutzeko aukera izango dugu.

LH 3. ZIKLOA ----> 25

 

27 LAPATX ZABORTEGIA

Zaborren arazoari irtenbidea emateko...

...lehen urratsa, zaborrarekin zer egiten den jakitea da. Lapatx zabortegian zuzen-zuzenean ikusi ahal izango dugu zer egiten den. Garbigunea eta berrerabilpen gunea ezagutzeko aukera ere izango dugu, baita konpostaje plantara gerturatu eta konpostaren eboluzioa ikusteko ere.

 

28 KONTSUMO IRAUNKORRAREN GELA

Gela honen helburua kontsumo iraunkorraren inguruan...

...hausnarketa egitea da. Ekintza erosketa baten simulazioa izango da. Lan-dinamika honako hau izango da: eguneroko egoera batzuk planteatuko ditugu. Egoera hauei aurre egiteko beharrezkoa da erosketa batzuk egitea. Ikasleak talde txikietan banatuko ditugu, eta talde bakoitzak orri batean idatziko du egin behar duen erosketa zerrenda. Ondoren, produktuak bilatu eta aukeratu egingo ditu. Produktu guztiak lortu eta gero, haien ingurumen-kostua kalkulatuko dugu. Bukatzeko, talde txikiek talde handian gure emaitzak azalduko ditugu, eta hezitzailearen laguntzarekin produktu bakoitza aztertu eta aukerarik iraunkorrena ezagutuko dugu.

 

29 NUARBEKO URTEGIA

Ibai-eder urtegia edo Nuarbeko urtegia...

... Gipuzkoako Azpeitia herrian dagoen urtegia da. Gipuzkoako Ur Kontsortzioak doako bisita gidatuen zerbitzua eskaintzen digu urtegia ikustera joateko. Ikustaldiak adin guztietako taldeentzat dira. Ikustaldi horietan erakusten dena hezkuntza-ingurumen ikuspegitik erakusten da.
Ikustaldietarako arauak:
• 50 ikasleko taldeak onartuko dira, gehienez.
• 20-50 ikasleko taldeek bi arduradun izan beharko dituzte gutxienez.
• Iraupena instalazio bakoitzean: 60-75 minutu.
• Eskaera idatziz egin behar da.
• Segurtasun eta Osasun Arau Orokorrak irakurri, bete eta sinatuta bidali ikustaldi eguna baino lehen.
• Urtegia ikusteko egunak ostegunak eta ostiralak dira.

 

30 IBAI EDERKO EDATEKO UREN ARAZTEGIA

Ikustaldi honetan ikusiko dugu ur naturala edo...

... landugabea nola bihurtzen den edateko ur. Prozesua edateko uren araztegietan (EUA) egiten da. Urak mikroorganismo patogenorik eta substantzia toxikorik gabe egon behar du; usain, zapore edo kolorerik ere ez du eduki behar.

 

31 LASAOKO ARAZTEGIA

Lasaoko Hondakin Uren Araztegian instalazioek...

... nola funtzionatzen duten ezagutzeaz gain, ur zikinen arazketa prozesua ezagutzeko aukera ere izango dugu. Gipuzkoako Ur Kontsortzioak doako ikustaldi gidatuen zerbitzua eskaintzen digu araztegia ikusteko.
Ikustaldiak adin guztietako taldeentzat dira; irakaskuntza arautukoak eta beste edozein motatakoak joan gaitezke. Ikustaldi horietan erakusten dena hezkuntza-ingurumen ikuspegitik erakusten da.



Itzuli Museoko Hezkuntza Programetara

Como la mayoría de webs, usamos cookies. Si continúas navegando entenderemos que estás de acuerdo. Más información.

Acepto las cookies de esta web.