URAREN ZIKLO INTEGRALA
Ura
Gure altxorrik handiena
"Ura gure altxorrik handiena" ikasmaterial honen helburu nagusia, instalazioetara egiten diren bisitei baliabide osagarri bat eskaintzea da. Bi sakontasun-maila aurkezten ditugu: lehen mailakoa Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren ziklora zuzendua egongo litzateke; bigarren mailakoa, DBH edo maila altuagokoetan pentsatua dago.
Bi atal bereiztuetan banatua dago:
- Informazioa. Uraren garrantzia naturan eta gure bizitzetan. Kontsumitzen dugun uraren kudeaketa. Instalazio eta tratamendu ezberdinak. Hiztegia.
- Lan-fitxak. 12 lan-fitxa (6maila bakoitzean) landutako gaiekin lotura duten ariketez osatuak.
Era berean, "instalazioen fitxak" atalean, instalazio guztien fitza bana aurkezten dira elebietara, bakoitzaren datu teknikoekin eta funtzionamendu-eskemarekin
Ez da lanerako orden zehatz bat proposatzen. Gure ustez, edukiak egokiak izan daitezke bai bisitaren aurretik lantzeko bai bisita ondorengorako.
