Ura

maketa: Nola erabiltzen da?


Maketa honetan uraren erabilera eta helburuak agertzen dira batik bat. Uraren erabilerek sortutako eraginak ere islatzen
dira, baita horiek murrizteko erabiltzen diren erak ere.

Maketaren elementuakInterpretazioa
Hodi zuriak maketan zeharIndustri sektorerako eta hirirako ur edangarriaren hornikuntza
Hodi grisak maketan zeharIndustri sektoreko eta hiriko hondakin-uren kanporaketa
Teilatu grisak dituzten instalazio zuriakPabilioi eta eremu industrialak. Industri sektorea. Industri prozesuetako ur-kontsumoa: batzuetan
euren urtegietatik hartuta, baina normalean saretik ur edangarria hartuta
Erdian pibota duen depositu zirkularra industri sektoreanIndustri uren tratamendua ibaira isuri baino lehen
Hondeatzeko makina zabortegian eta kamioi berdea
zaborrak botatzen
Industri zabortegia. Lurzoruan metalen eta industri disolbatzaileen iragazketa. Erreka, ibai eta hondakinuren
poluzioa
Zabortegia hirigunetik gertuKontrolatu gabeko hiri-hondakinak heltzen zaizkion zabortegia. Usain txarren iturria. Lurrazpiko uren
poluzioa lixibiatuen bidez
Gutxiago poluitutako errekaPoluzio ikusezina. Araztegian trataturiko industri uren helduera ibaira. Araztegiak ezin ditu industri
isurketa guztiak araztu
Gehiago poluitutako errekaIbai-ubide oso poluitua. Foku eta eragin polutzaileen erlazioa. Aurrez tratatu gabeko industri isurketak,
lixibiatuen bidezko poluzioa, ibai-hondoen poluzioa, bitsen agerpena, uraren kolorearen aldaketa,
disolbaturiko oxigenoaren desagerpena,…
Hodi zuria duen etxea zubiaren ondoanLurrazpiko uren ponpaketa estazioa
Hodi grisak heltzen zaizkion instalazioakHondakin-uren araztegia (HUA). Kontsumoguneetako uren arazketa. Industri sektorea eta hiria.
Araztegian lehen eta bigarren mailako tratamendua
Ibaian bukatzen den hodi zuriaAraztegian trataturiko uraren ibairaketa
Itsaso ondoko etxe txikiakHondakin-urak aurrez tratatu gabe zuzenean itsasora botatzen dituen kostaldeko herria
Itsasoko orban beltzaItsasora egindako isurketen pilaketa
Orban argixeagoaHondakinen disoluzio progresiboa
Kostaldetik datorren hodi grisaItsaspeko emisarioa itsasora isurtzen. Itsasoa gure hondakinen biltegi handi gisa
Untzi handiaItsasoaren-poluzioa, untziek itsas zabalean beren sotoak garbitzearen ondorio
Kamioi berdea gainazal grisaren gaineanKostaldeko azalera handiaren iragazkaizketa giza erabileretarako
Hondartza ibaiaren bokaleanKostaldeko ura poluituta dagoelako bainatzeko moduan ez dagoen hondartza
ArrantzuntziaBaxurako arrantza. Poluitzaileen transmisioa, katea trofikoen bitartez. Gizakia da kaltetuena, katearen
azken mailan dagoelako. Ibaietatik eta itsaspeko emisarioetatik etorritako substantzia poluitzaileak
jan dituzten arrainen kontsumoa