Ura
maketa: Nondik dator?
Maketa honetan, uraren jatorria eta erabilera eta kontsumo-guneetara heldu aurretik ura tratatzeko beharrezkoak diren instalazioak islatzen dira batik bat. Era berean, paisaian eta ibaien ubideetan hainbat eratako eraginak sortzen dituzten instalazio eta jarduera batzuk ere agertzen dira.
| Maketaren elementuak | Interpretazioa |
|---|---|
| Enborrak moztuta dauden mendi-zatia | Deforestazioa. Lurzoruaren higadura. Lurzoruaren galera isurketaren ondorioz |
| Bi silo dituen etxe txikien multzoa | Nekazaritza eta abeltzaintzako landetxea |
| Landetxe ondoko orban beltza | Zimaurraren eta abeltzaintzako beste hondakin batzuen pilaketa. Ubidearen eta lurrazpiko uren poluzioa, nekazaritza-abeltzaintzako lixibiatuak iragaztearen ondorioz |
| Lau gurpildun elementu zuria | Ureztaketa-sistema. Ureztatzeko ura zuzenean ubidetik hartzea. Geruza freatikoaren mailaren jaitsiera, gehiegi ustiatzearen ondorioz. Lurzoruko gatz-kopuruaren gorakada |
| Ibaiertzeko basoa | Ibaiertzeko aniztasun biologikoa. Arboladiaren bidez higadura geldiaraztea |
| Pinuak | Baso-monohazkuntza |
| Traktore gorria | Nekazaritzan herbizida, pestizida eta ongarrien erabilera. Horiek uretara heltzearen bidezko ibaiaren poluzioa Nitratoen erabilerak sortutako kutsadura |
| Lantegia kea dariola | Industrialdeen kokapena edonon. Industri poluzioa ibaiaren goi-atalean |
| Ibaiertzeko landaredirik gabeko ibai-atala | Ibaiertzeko higaduraren handikuntza |
| Urtegia | Ibaiaren ibilbide naturalaren aldakuntza. Lursail emankorren okupazioa. Uraren bilketa hainbat erabileratarako (ureztatzeko, giza kontsumorako, industri erabilerarako,…) |
| Eliza baten dorrearen muturra urtegian | Urtegia eraikitzean urperatutako herria |
| Untziak urtegian | Aisialdiko jarduerak. Uren kalitatearen murrizketa, motoredun untziak erabiltzeagatik |
| More-koloreko dorrea | Lurrazpiko urak giza erabilerarako ateratzea |
| Ur-deposituak dituen instalazio zuria | Ura edangarria bihurtzeko planta. Giza eta industri erabilera eman aurreko tratamendua |
| Ura edangarria bihurtzeko plantara heltzen diren hodi zuriak | Ur-hartune ezberdinak: ibaia, urtegia, lurrazpiko urak, iturriak,… |




