Ura
Uraren bidaiak mugarik gabeko ibilbidea
Kontinente eta ozeanoetan lurrundutako ura Lurrera erortzen da euri, elur edo kazkabar bihurtuta. Orduan, landareek xurgatu egiten dute,
gainazalean zehar mugitzen, lurpean sartzen edo akuiferoetan metatzenda, lurrundu edo itsasorantz abiatzen da. Gizakiak presak eta urtegiak eraikitzen ditu bere beharrak asetzeko, eta ondorioz,motelarazi egiten du uraren zikloa.
Edateko ur bihurtu eta erabili ondoren, ura araztu egin daiteke eta berriro erabili, isuri aurretik. Baina batzuetan ur asko isurtzen da araztu gabe edo gaizki araztuta, eta ibaien berezko arazketagaitasuna ez da nahikoa izaten ura garbitzeko.






