Proiektuak
Energiaren inpaktu ekonomikoa Urola Erdian ikerketa

“Energia adimentsua” eskualdea proiektua, energiaren arloan eskualderako plangintza bat egitean datza. Plangintza honen bidez helburu orokor bat eta hainbat zehatz lortu nahi dira. Helburu orokor bezala, eskualdea epe luzerako plangintza baten bidez energia subiranotasunerantz bidea egiten hastea da. Helburu zehatzago moduan energia arloan eskualdeko ekonomia suspertzeko garapen teknologikoa egitea eta berrikuntza lantzea da. Era berean, energiaren etorkizuneko aurreikuspen negatiboen eragina gutxitzea bai enpresen bai familien ekonomietan.

Proiektu honen bidez, eskualdeko enpresek berrikuntza bidez energiarengan duten sentikortasuna gutxitzea lortu nahi da, kostuak gutxituz edo ekoizle bilakatuz. Era berean, energia sektoreak egun duen eraldaketa handia aukera moduan ikustea eta enpresek merkatu berriak aztertzea ere bada proiektu honen erronka. Azkenik, honek guztiak beharko lukeen hezkuntza plana eta egungo eskaintzaren eraldaketa barneratzen du. Gizartearen ikuspuntutik, bizi kalitatea eta familien aurrezki maila hobetzea ekarriko duelarik.

Hau lortzeko prozesua martxan da jada, eta lehenik eskualdearen egoera zehatza ezagutzea da garrantzitsuena. Horregatik guztiagatik egun Ingurugiro Etxea Fundazioak, Azpeitiko udalarekin, Azkoitiko udalarekin, Zestoako udalarekin eta Loiola Berrikuntza Fundazioarekin elkarlanean eskualdean energiak duen inpaktu ekonomikoa aztertzen dihardu.

Goran aipaturiko ikerketa egiteko ezinbestekoa da herritarren zein enpresen parte-hartzea. Izan ere, familietan eta enpresen jardueran energiak duen inpaktu ekonomikoa aztertzeko biekin hitz egitea ezinbestekoa baita. Horregatik, Ingurugiro Etxea Fundazioak Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan 400 bat familien eta 300 bat enpresen laguntza bilatuko du datozen datetan.

Parte hartzaile hauek egin behar dutena 30 minutu inguruan betetzen den inkesta bat betetzea besterik ez da. Inkesta hau betetzeko Ingurugiro Etxea Fundazioaren laguntza izango dute, eta modu errazean betetzeko behar adina laguntza eskainiko da.

Inkesta honetan bere energia kontsumoaz, energiaren arloko ohiturez, etxebizitzetan eta lantokietan dituzten instalakuntzez eta azpiegiturez galde egingo zaie; betiere galderek parte hartzaileen intimitatea errespetatuko dutelarik. Ikerketaren asmoa Urola Erdiko erretratu energetikoa egitea da, beraz, edozein motako etxebizitza eta enpresek parte hartzea komeni da, tipologia guztiak identifikatu eta egindako diagnosia fidagarria izateko.

Gainera, inkesta egiten parte hartzen duten familia eta enpresek eskertzat aholkularitza zerbitzu bat jasoko dute Ingurugiro Etxea Fundazioaren aldetik. Inkesta betetzearekin batera parte hartzailearen ohiturek, instalazioek, eraikuntzak eta ekipamenduek duten eraginkortasun energetikoa areagotzeko, eta energia aurrezteko (energia faktura txikitzeko), aholku zerrenda pertsonalizatu bat jasoko dute. Honez gain, hau gauzatzea errazagoa izan dadin gurean dauden diru-laguntzak tramitatzeko aholkularitza eta laguntza eskainiko zaie.

Inkesta betetzeko modu ezberdinak (birtualki edo pdf bidezko formularioarekin) eta hauen laguntza dokumentuak azpiko irudietan klikaturik.

 

Inkesta inprimatu nahi izanez gero formularioa aukeratu eta inprimitzean betetzeko laukiak desagertzen dira.

 
Energiak etorkizunean izango duen eraginaren aurreikuspena

Udan Naiara Etxezarreta Ekonomilariak hasi zuen Urola Erdian Energiaren inpaktua aztertzeko ikerlana. Bertan, lehenik, lan bibliografikoa eta prospektiboa egin zen, etorkizunean energiak izan duen bilakaera aztertze aldera.

Aurkezpen honetan duzue lanaren laburpen bat


 
Ondoren azterketa osorik: