Ingurugiro Etxea Museoa

 

SORRERA

Gaur egun Ingurugiro Etxea museoa izenarekin ezagutzen dugun eraikuntza hasiera batean Umeentzako Museoa izan zen. Umeentzako museoa 1986an Azpeitiko udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika eta Garraio Sailaren artean sinatutako hitzarmenari esker sortu zen, 1987ko ekainaren 5ean inauguratu zuten. Museoaren helburu nagusia bisitariek ingurumena babesteko ezagupenak, interesa, eta beharrezko sentsibilitatea lortzea izan zen.

Umeentzako Museoa erabat aldatu zen 1998-1999 urteen artean, bai eduki aldetik, bai ikuspegi aldetik ere. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, erronka honetaz jabetuta, Azpeitiko Udalarekin lankidetzan, museoaren historiako garai berri bati ekin zion, Ingurugiro Etxea museoa sortuz, ingurumen ikuspegi berrietara egokituz, eta horrela, euskaldunei orokorrean eta bereziki eskoletako neska-mutilei ingurumena ezagutu eta honen arazoez jabetzen lagunduko zien espazio bat sortuz.

Bederatzi urteko ibilbidea egin ondoren edukien eta erakusketako elementuen aldaketaren beharra nabaritu zen, zaharkituta gelditu zirelako, eta era berean, Garapen Iraunkorrerako Euskal Ingurumen Estrategiarako 2002-2020 helburuetara egokitzeko premia ere nabaritu zelako. Horregatik guztiagatik 2007ko urte bukaeran museoaren azken birmoldatze-lanak egin ziren.

 

ingurugiro

 KOKALEKUA

Ingurugiro Etxea Museoa Egibar baserrian dago kokatua, Loiola auzoan, San Ignazioren basilika aurrean.

 

ESKAINTZAREN LABURPENA
 
Museoak, ia erabat berritu diren lau erakusketa areto ditu iraunkortasunaren inguruko arlo tematiko desberdinak hartzen dituztenak (Klima Aldaketa, Bioaniztasuna, Mugikortasuna,...), bai eta bideoteka eta iraunkortasunean espezializatutako dokumentazio gunea ere.
Hau osatzeko, ingurumen arloko zerbitzuak eskaintzen dituzten beste zenbait instalaziotara ere ikustaldiak antolatzen ditu: Lapatxen kokaturiko hiri hondakinen zabortegia, konpostaje planta eta kontsumo iraunkorrerako gela, edota uraren zikloaren kudeaketara  (Nuarbeko urtegia, Ibai-Ederko edateko uraren araztegia, Lasaoko ur zikinen araztegia edota antzinatik datozen uraren ohizko erabilerak ikusteko Igara errota).
Horrek guztiak hezkuntza ataleko zerbitzu eskaintza zabal eta osoa ematen digu, ingurumenaren arloan.

 

NORENTZAT

Ingurugiro Etxea doan ikus dezakete pertsona helduek, aisialdiko zentroek, emakumeen arloko elkarteek, Hirugarren dinekoek...
Bi eratako ikustaldiak egin daitezke:
- Norberak, bere kasa, egindako ikustaldia. Edozein pertsona edo taldek egin dezake, horretarako zehaztuta dauden orduetan.
- Gidatutako ikustaldiak, berriz, aurrez hi -tzartu behar dira. Ikustaldi hauetan Museoan diren hezitzaileek ikastetxeek
aurrez eskatutako hezkuntza-programak garatuko dituzte. Programa horiek Museoan bertan egin daitezke edota aukerako
ikustaldietan.

ingurugiroingurugiro

HELBURUAK


1. Ingurumen arloko heziketa-zerbitzuak eskaintzea, Ikastetxeetako hezkuntza-zikloetan ingurumen arloan dauden urrikulubeharretan egoki txertatzen direnak.
2. Ingurugiro Etxea Museoaren eskaintza Eskolako Agenda 21ean eta udalerrietako Agenda 21etan txertatzea.
3. Garapen Iraunkorrerako 2002-2020 Euskal Ingurumen Estrategian jarritako helburuak betetzen laguntzea:
- Ingurumen osasuntsua lortzea.
- Baliabideen eta hondakinen kudeaketa arduratsua egitea.
- Izadia eta Biodibertsitatea zaindu eta gordetzea.
- Lurralde arteko oreka eta mugikortasun iraunkorra lortzea.
- Klima aldaketaren aurka egitea.
4. Gizarteak ingurumen eta garapen iraunkorraren arloan duen gero eta informazio eta ezagutza eskari handiagoari eran tzutea, ingurumen, gizarte eta ekonomia arloko arazoak mundu mailan hartzen ari diren garrantzia ikusita.