Lapatx Zabortegia
![]() |
|
Lapatx Zabortegia Urola Erdian kokatzen den zabortegi kontrolatua da. 1988an ireki zen, eta Errezil errekaren meandro zahar baten gainean eraiki zen; honek iragazgaiztasuna bermatzen baitzuen.
Azpitik, hondakinak gordeko dituen eremuak iragazgaitzak bilakatzeko prestatu ondoren, hondakinak bota eta zabaltzen dira. Eremu osoan 2-3 metroko hondakin geruza osatzean lurraren eta inerteen nahastura bateko geruza batez estaltzen da. Berriz ere hondakinak gainean botatzeko.
Eremu guztian zehar, tutu bidez hondakinen deskonposizioan sortzen den gasa ateratzeko sistema bat dago. Bertatik lortutako gasa erre egiten delarik.
Datu teknikoak:
- Egunero: 300 Tn hondakin (180 Tn bertako udalerrietakoak eta 120 Tn San Markoseko mankomunitatekoak)
- Ixteko epemuga: 2009 (handitzea eta epea luzatzea onartu da 2012ra arte)


