Kontsumo Iraunkorraren gela

  logo_lapatx_p.gif
 

Lapatx Zabortegiaren ondoan kokatua dagoen ingurumeneko heziketarako ekipamendu berri hau Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak (Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil eta Zestoako Udalek) ireki du eta kontsumoan oinarritutako gizarte batek ingurumenean sortzen duen eragina agertu nahi du eta, bide batez, guztiok gai horretan sentsibilizatzea lortu.

Gela honetan egingo den jardueran erosketak irudikatzen dira, produktuak iraunkortasun irizpideen arabera baloratuz, eta lehenengo hezkuntzako ikasleei (ziklo ertaina eta goikoa) eta bigarren hezkuntzako ikasleei (lehenengo eta bigarren zikloetakoei) bideratua dago.

lapatx_01.jpglapatx_02.jpglapatx_03.jpglapatx_04.jpg
lapatx_12.jpg

Jardunbide honen bidez hainbat helburu lortu nahi dira:

  • Ingurumeneko arazoen eta kontsumo-ohitura txarren arteko lotura erakutsi, kontsumitzaile arduratsuagoak izatera iristeko;
  • Iraunkortasun handieneko erosketa eta ardura handienaz egindakoa zein den erakutsi, hau da, produktuen hainbat ezaugarri bultzatzen dituena:
    • bertakoak, soltean edota ahalik eta ontzirik txikienarekin,
    • balorizagarriak,
    • birziklatuak edota ekoizterakoan ingurumena errespetuz tratatuz eginak,
    • laborantza biologikokoak, bertako espezieak errespetatuz,
    • erabiltzerakoan ur- edo energia- aurreztea dakartenak.
  • Erosketa-ohituretan mugikortasun iraunkorra sustatzea,
  • Erosketak auzoko dendetan egitea bultzatzea, azalera handietan egin ordez,
  • Gaur egun merkatuan dauden tresna eta produktu efizienteak ezagutzera ematea.