Ingurumen hilabetea
Egitarauan aldaketak

Hainbat arazo tarteko, aste honetan, hilak 23an antolaturik zegoen garraio azpiegiturei buruzko mahai ingurua bertan behera geratu da. Gogorarazi ostegunean, hilak 24, arratsaldeko 19etan hitzaldi bat dagoela Eskualdean martxan jartzen ari diren ekimen bati buruz: eskolara oinez, Floreaga ikastetxeko Agenda 21eko koordinatzailea den Olatz Zabaletak emango du hitzaldia


 
Mugikortasuna: nora goaz?

Aurtengo azaroan urtero bezala ingurumen hilabetea antolatzen ditu Ingurugiro Etxea Fundazioak Azpeitia eta Azkoitian. Aurten, Eskolako Agenda 21eko gaiarekin bat eginaz mugikortasuna landuko da, eta egitarau oparoa osatu da gaia sakonki lantzeko.

Egitaraua eta jardunaldiak egingo diren tokia eta orduak ondorengo estekan dituzue.

 

 
Ingurumen hilabeteko hitzaldiak

Azpeitia eta Azkoitian ospatzen ari diren ingurumen hilabeteetan emandako hitzaldien aurkezpenak zintzilikatuko ditugu atal honetan.

Uholdeen kudeaketa: prebentzio moduen eztabaida

Ane Zabaleta (EHU, Hidrogeologia)

Santiago Peñalba (Hirigintza Arkitektoa)

Jose Mari Sanz de Galdeano (Ura, Uraren Euskal Agentzia)

Ura ala ibai-arroa: zer kudeatu?

Iñaki Antiguedad (EHU, Hidrogeologian katedraduna)