Ereiten proiektua
Bertako eta garaiko sukaldaritza ikastaroko errezetak

Duela hilabete antolatutako sukaldaritza ikastaroko errezetak zintzilikatzen ditugu atal honetan. Barkatuko duzue atzerapena, hilabete igaro baita ikastaroa egin zela eta. Errezetak jaisteko klikatu irakasle bakoitzaren logoaren gainean

BELARRA JATETXEA

 
Autokontsumo baratzazaintza ekologiko ikastaroa

2011an ere baratzezaintza ekologikoko ikastaroa antolatuko da Ereiten proiektuaren baitan. Iaz bezala, bi talde egingo dira, eta maiatzaren 4an hasi eta ekainaren 6an amaituko da ikastaroa. Egunak, asteazkena edo osteguna izango da, eta arratsaldeko 6etatik 8ak bitarte izango dira.

Autokontsumoko Baratzezaintza Ekologikoa on-line

 Sartu

Baratzak neolitikotik aurrera gizakiaren biziraupenerako ezinbesteko elementuak izan dira, elikadurarako oso garrantzizkoak diren hainbat sustantziaren sorleku. Antzina etxekotu ziren landareen ondorengoak lantzen dira bertan, milaka urtetan zehar sailkatu eta hobetu diren barazkiak. Gizakiarekin batera, bere ingurunera egokitzen joan diren lekuan lekuko barazki motak osatzen dute gure baratzetako biodibertsitatea. Zoritxarrez aberastasun hau ere galtzear aurkitzen da, geure hazi propioak galtzen ari garelako.

Baratzagintzan hasiberriak edo zaletuak direnei zuzenduriko ikastaroa denez, hastapenetatik hasiko gara azalpenak ematen. Eduki teorikoari ikuspegi praktiko bat gehitzen saiatuko gara ikastaro honetan.
 

 

 Ikastaroaren programa jaisteko sakatu bi irudietako edozeinetan

 

Prentsa oharra

 
Baratzazaintza ekologikoko ikastaroaren ikas-materiala

Baratzezaintza ekologikoko ikastaroan Kimu Bat enpresak eskainitako ikas-materiala duzue bertan. Jaisteko klikatu link-ean

  1. Nekazaritzaren historia 
  2. Nekazaritza ekologikoa
  3. Lurra baratzezaintzaren oinarri
  4. Lurraren kultura
  5. Uztaren txandakatzea
  6. Izurrite eta gaixotasunak
  7. Baratza eta barazkiak
Aurkezpenak
 
Ereiten Proiektua

Ereiten proiektua

logo_ereiten.gif

Proiektu honekin Azpeitiko eta Azkoitiko udalerrietan eskualdeko azokak sustatu eta bertako produktuen salmenta lagundu nahi da. Horretarako sentsibilizaziorako eta hezkuntzarako hainbat bide erabiliko direlarik.

Proiektuaren helburu nagusia: Landa eremuak betetzen dituen funtzioen zehaztapena eta errekonozimendua da.

Bertako produktuak hizpide harturik, elkarlana sustatzea izan da egitasmoa bultzatzeko lehen pausoa. Elkarlan hau, Ingurugiro Etxea Fundazioaren, Urkomeren, Azpeitiko eta Azkoitiko udalen, slow-food Gipuzkoa elkartearen, eta Kimu-bat lorezaintza enpresaren artean izan delarik.

Elkarlan honen ondorioz sortutako ekimenetan, gizarte segmentu ezberdinetara jotzea izan da gure asmoa. Horregatik ikastetxeekin eskolako Agenda 21ean lana egingo da, bestalde azoken bidez bertako produktuak sustatu eta promozionatu nahi dira erosleen artean, bertatik lorezaintza eta sukaldaritza ere beste erakusleiho bat izatea proposatzen dugu eta azkenik landa auzo eta herrietan ere ekintzak bideratuko dira.

Gizarteratzea eta sentsibilizazioa lantzea oso egitasmo zabalak direnez, pixkanaka egitasmo honetara eskualdeko beste herriak, enpresak, sukaldariak, erakunde ezberdinak eta orokorrean gizartea bera ere elkartzen joaten espero dugu.

Proiektuaren aurkezpena

Honela, egitasmo honetan, urtean zehar, pixkanaka garatuko diren jarduerak honakoak izango dira:

  • Herri baratzak
    • Azpeitian

    • Azkoitian

  • Baratzezaintza ikastaroak
  • Patata-tortilla lehiaketa
  • Eskola Agenda 21aren bidez ikasleekin lan egingo da
  • Azoken dinamizazioa
  • Sukaldaritza ikastaroak: bertako eta garaian garaiko produktuen erabilera

  • Sormeneko sukaldaritza lehiaketa herrikoiak
  • Afari tematikoak

Sustatzaileak:


logo_fund.gif   logo_urkome.gif

Laguntzaileak:

logo_azpei.gif   logo_azkoi.gif   logo_slow.gif   logo_kimu.gif   logo_eusk.gif