Atmosfera eta klima aldaketa

Espazio ikusezina aldarazten


Ozono geruza pixkanaka berreskuratzen ari da

Ozono estratosferikoa gutxitzean Lurrera iristen den erradiazioa handitzen ari da eta horrek eragin kaltegarriak ditu gizakion osasunean eta ekosistemetan.

Ozono-geruza suntsitzen duten substantzien igorpena asko gutxitu den arren, 2030. urtea baino lehen ez da espero substantzia guztiak desagertzea. orregatik, ozono-geruza 2050. urtea baino lehen guztiz berreskuratzea nekez sinestekoa da, prozesu geldoa baita.

alteracion del natural

proceso narutal

Argi kutsadura Zerua argitzeko besterik ez den gastu energetiko handia?

Hirietako gehiegizko argiztapen desegokiak hainbat ondorio eragiten dituen beste kutsadura-foku bat da…
  • Energia xahutzea
  • Argia etxebizitzetan bidegabe sartzea
  • Itsualdiak
  • Animalia gautarren portaera-nahasketak

Kutsadura mota horren aurrean, argiaren intentsitate egokia eta farol mota aproposak aukeratu behar dira.

Atmosferaren kutsadurak pertsonak gaixotzen ditu eta ez du mugarik

Nahiz eta azken 20 urteetan aurrerapenak egin, hirietako airearen kutsadurak kezka izaten jarraitzen du bai hemen eta baita Europan ere. Eta trafikoa da kutsadura-iturri nagusia.

Bereziki, partikularik txikienak dira kezkagarrienak (PM2,5), horiek baitira osasunean kalte gehien eragin dezaketenak. Partikula horiek motorren errekuntzan sortzen dira, kedarra eta beste elementu kutsagarri batzuk dituztelarik.

Smog fotokimikoak edo ozono troposferikoak (O3) ere sortzen dute gero eta kezka handiagoa, osasunarentzat oso kaltegarriak baitira. Gas hauek ez dira zuzenean igortzen, hainbat industri eta trafikoak igorritako substantzien arteko erreakzio kimikoen bidez sortzen dira eta eguzkiak prozesu hau areagotu egiten du.
contaminacion

EAEan 2010. urterako lortu nahi den helburua hau da: urteko egunen % 95etan airearen kalitate-indizea ona edo onargarria izatea.