Atmosfera eta klima aldaketa
Klima-aldaketaren aurka borrokatu nahi badugu
Klima-aldaketaren aurka borrokatu nahi badugu, petrolioaren eta gasaren kontsumoa murriztu behar dugu, eta karbono gutxiko ekonomia erdietsi
Herrialde guztien konpromisoa eskatzen du, baina maila ezberdinetan. Lehen urrats gisa, erantzukizunen bidezko banaketa onartu behar dugu, eta lurralde pobreetan klima-aldaketaren aurkako neurriek sortuko dituzten egokitzapen-gastuak eta ondorioen arintze-gastuak finantzatzen lagundu.

Eta Negutegi Efektuko Gasen (NEG) igorpenari dagokionez, zein dira murrizteko bideak?
- Energia aurreratzea eta ekoizpen eraginkorra
- Bioerregai gehiago erabiltzea: kontsumituriko energiaren eta sortutakoaren arteko balantzeak positiboa izan behar du
- Energia eolikoa eta eguzkiarena sustatzea
- Ibilgailu hibridoak fabrikatzea
- Garraio publikoa sustatzea
- Bizikletaren erabilera sustatzea
- Teknologia garbiak eta eraginkorrak erabiltzea
- Basoak babestea eta oihanberritzea, garapen bidean dauden herrialdeetan basoak ez soiltzea sarituz
*Eta EAEn, zer egiten dugu?
Klima-aldaketaren eragina murriztea helburu garrantzitsuenetako bat da -zeharkakoa izateagatik Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiaren
barruan. Bi helburu estrategiko proposatzen ditu, honako hiru konpromiso hauek oinarri dituztenak:

- Negutegi-efektuko gasen igorpena murriztea, oinarriurteko (1990) igorpenen % 14ra ez heltzeko
- EAEn klima-aldaketak eragin txikiagoa izateko neurriak hartzea
- Urpetzeko arrisku handiko inguruetan, lurraren artifizializazioa ekiditea
Horretarako, ehunka neurrik eta jarduketek aldaketa klimatikoari maila guztietan aurre egitea dute helburu:
- Klima Aldaketaren aurka Borrokatzeko Euskal Plana: 119 neurri
- Klima Aldaketaren Euskal Bulegoa
- Eraikuntza Iraunkorrerako Plana Energia berriztagarriak ezartzeko dirulaguntzak
- Karbono hobien zurgapen-maila handitzea: EAEko baso-lurretan (366.000 h-tan) 1,9 MTm CO2 biltzen da
- Aumentar la capacidad de absorción de los sumideros de carbono (las 366.000 ha de tierras forestales de la CAPV retienen 1,9 MTm de CO2)