Atmosfera eta klima aldaketa
Gune ikusezina, atmosfera eta airea

ESTRATOSFERAn ozono-geruza dago eta izpi ultramore gehienak berak xurgatzen ditu.
TROPOSFERA bizitzarako gunea da eta, bertan, fenomeno meteorologikoak emateaz gain, gai kutsatzaileak aireratzen eta sakabanatzen dira.
Lurraren atmosfera azal mehe eta hauskor bat bezalakoa da. Arnasa hartzeko beharrezkoak diren gasak gordetzen ditu, planetako tenperatura erregulatzen du eta osasunarentzat kaltegarriak diren eguzki-izpien sarrerari oztopoak jartzen dizkio. Haren babesik gabe ezinezkoa izango litzateke lurrean bizitzea.
Izaki bizidun orok arnasten dute airea. Nitrogenoz (N2), oxigenoz (O2), ur-lurrunez eta karbono dioxidoz (CO2) osatua dago airea bereziki, eta gainerakoa proportzio txikiagoan dauden beste gas batzuk dira.




