|
Hondakinen kudeaketa: hondakinen prebentzioko politiken aplikazioa administrazioan eta enpresetan |
|
Azken urteetan hiri hondakinen kudeaketa eztabaidagai izan da Gipuzkoan, izan ere, gure bizimoldeak eta zabortegien betetzeak hondakinekin orain arte ikusgaitz zegoen arazoa azalarazi dute. Hondakinen prebentzioko enpresak ekimenak gero eta oihartzun handiagoa dute gure gizartean, eta honek, modu zuzenean gizarte osoa inplikatzea eskatzen du. Honela, administrazio publikoarentzat hondakinen kudeaketa eraginkorra bilatze aldera oinarriak eta estrategia ezberdinak aztertuko dira. Enpresentzat aldiz, bere barneko antolakuntza hondakinen prebentzioak kostuen gutxitzea eta negozio eredu berriak aztertzea ekarriko du, era berean, berrerabilpena eta birziklatzea handitzean enpleguaren handitzea ekarriz. Datorren otsailaren 2an, Azkoitiko Elkargunean antolatu da ondorengo jardunaldi teknikoa
Ondorengoa da behin betiko egitaraua
- 9´00: Ongi etorria eta aurkezpena
- 9´15: Hondakin masibotik zero zaborrera
Imanol Azpiroz (Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa)
- 10´00: Retorna ekimena eta enpleguaren sorrera aurreikuspenak
Jesus Perez (Instituto Sindical de Trabajo, Ambiente y Salud-CCOO)
Administrazio publikoarentzat
- 11´15: Ingurumen fiskalitatea eta hiri hondakinen kudeaketa
Ignasi Puig Ventosa (ENT environment and management)
- 12´00: Zero Zabor estrategiak eta ontzien hondakinen prebentziorako politikak
Victor Mitjans (Fundació per a la prevenció de residus i el consum responsable)
- 12´45: Kasu praktikoa: hondakinen sortzearen araberako tasa Argentona herrian (herrialde katalanak)
Joan Pujol (Argentonako ingurumen teknikaria)
Enpresa pribatuentzat
- 11´15: Zero Zabor Estrategia: Produktuaren zikloaren ixtea eta berrikuntza zein ekoeraginkortasunerako aukerak
Mercè Girona (Fundació per la prevenció del residu i el consum responsable-ko lehendakaria)
- 12´00: Orkli S.Coop. enpresako kasu praktikoa
Luis Mari de Juan (Orkli S.Coop. Enpresako ingurumen arduraduna)
- 12´45: El Tinter enpresako kasu praktikoa
Antonia Barba (El Tinter-eko Zuzendaria)
Guztientzat
- 13´30: Hondakinen prebentziorako politikei buruzko mahai ingurua
- 14´00: jardunaldiaren amaiera
Izen ematea urtarrilaren 27 baino lehen egin behar da hemen edo azpiko helbideetan e-posta:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Telefonoa: 943151713 Fax: 943157458
|