|
Paisaia eta lurralde antolamendua jardunaldi teknikoa |
|
Paisaia gure identitatean sarturik dugu, bai ingurune naturalean duguna bai gure herritako ikuspegia ere. Paisaia hala ere, elementu kulturala da, erabat subjektiboa, bakoitzaren ikuspegiak sortzen duena, baina kolektiboak bere egiten duena. Bestalde, paisaiaren kudeaketa ez da ezer subjektiboa, paisaiaren kudeaketan naturaren, biodibertsitatearen, kulturaren, ondarearen eta identitatearen zaintza eta kontserbazioa dira, eta era berean, bizi kalitatea hobetzea eta inguruko ikuspegiaren zaintza esan nahi du. Horretarako ordea, hainbat tresna eta lege behar direlarik. Euskal Autonomia Erkidegoan Paisaiaren legearen aurreproiektua onartu izanak, eta honek berak egingo duen bideagatik, garrantzitsutzat ikusi da Ingurugiro Etxea Fundazioaren aldetik legea aurkeztu eta berak dakartzan aldaketetarako formakuntzarekin hastea. Horretarako, jardunaldi tekniko honen helburua gaia mahai gainean jarri eta bai tokiko administrazio publikoei bai aholkularitza enpresei legea zein bidetatik doan erakusteaz gain nolako eskakizunak izango dituen eta horretara prestatzen hasteko ildoak zehaztea da. Jardunaldian izandako hitzaldien ponentziak nahi izanez gero sakatu hemen
|
|
|
Paisaia eta lurralde antolamendua jardunaldi teknikoa |
|
Euskal Autonomia Erkidegoan onartu berri den paisaiaren legearen aurreproiektuak hainbat aldaketa ekarriko ditu lurralde antolamenduan. Aldeaketa hauek aurkeztu, aztertu eta eztabaidatzeko jardunaldi tekniko hau antolatu da. Bertan, paisaiaren legearen aurreproiektua aurkezteaz eta ekarriko dituen aldaketak aztertzeaz gain, paisaiaren azterketako metodologiak zein integrazioarako kasu paraktikoak aztertuko dira. Azkenik, lanabes gisara lurraldearen zaintza aztertuko da, zeina, eremu naturaleko paisaia mantentzeko tresna ezinhobea den. Jada zehaztu eta itxi dugu egitarua, hemen behin betiko egitaraua eta behean izen emateko formulariora sarrera
|
|
|
|
|
|
|