|
Ingurugiro Etxea Jardunaldiak 2009 |
|
2009ko azaroan zehar, Ingurugiro Etxea Fundazioak, Azpeitiko udalak eta Azkoitiko udalak ingurumen kontzientzia eta informazioa zabaltzeko asmoz hainbat ekintza antolatu zituen.
2008/2009 ikasturtean bi herrietako eskola umeekin Eskola Agenda 21 proiektuaren barnean bi udalerrietan biodibertsitatea nola zegoen eta hobetzeko zer egin aztertu zen. Ildo horretatik lanean jarraitu da 2009/2010 ikasturtean Ingurugiro Etxea Fundaziotik, Museotik, Azpeitiko eta Azkoitiko udaletxeetatik eta bertako biodibertsitatea, elikadura eta osasuna aztertuko dira.
Horrengatik guztiagatik, eta lana ikastetxeetan eta ikasleekin egitea soilik zentzurik ez duelako herritarrei zuzendutako hainbat jarduera antolatu ziren azarorako; betiere biodibertsitateari eta bere inguruan dauden arazo zein proposamen berriez eztabaidatzeko asmoz.
Honela, Azpeitian zein Azkoitian hitzaldi zikloa, erakusketa bat, ingurumen zine zikloa eta ibilaldia antolatu ziren.
egitaraua kartela
Antolatzaileak:
   |