Igarako Errotako Eskema

XVIII. mendeko eraikin bat da, eraberritua. Uraren energiaren bidez mugitzen den errota bat, hain zuzen ere.

Igarako errota Sistiaga-errekaren ertzean dago kokatua, Loiola auzoan, eta ondo baino hobeto erakusten du garai batean ura erortzean sortutako indarraz nola baliatzen ziren. Benetako gune historikoa da, heziketarako gela bihurtua eta edozein ikusle hura ikustera joateko prestatua.

Alde horretatik, XVIII. mendeko eraikin batera sartuko gara, garai hartako egituraketarekin, baina, aldi berean, oraindik ere lanerako prest dagoen eraikina ikusiko dugu. Horrela, beraz, gune didaktiko oso-oso zehatza da, aztertu nahi dugun gaia zuzen-zuzenean ikusi eta lantzeko aukera ematen duena.

Igarako errotak gure gizartean beharrezko diren hainbat aztergunetan sartuak dauden edukiak laburbiltzen ditu bere baitan, antopologia kulturalarekin eta teknologiarekin lotuak daudenak, hain zuzen ere.

Alde horretatik, ondorengo helburuak lortu nahi dira:

  • - Kultura, etnografia, teknika eta zientzia arloetan dugun ondarearen berri izan, eta horiek zaindu eta birgaitzea bultzatu, herritarron arreta piztu eta bultzatuz arlo horietara.
  • - Igarako errota etnografia arloko heziketa bideratzeko gune iraunkor moduan prestatu, jende guztiarentzat.
  • - EAEko ikastetxe guztiekin lankidetzan aritu curriculuma irakasteko lanean, Azpeitiko natura-ingurunearen ezagutzatarako baliabide eta tresna didaktikoen bidez.


molino de igara

- Igarako Errotaren funtzionamendua.

corte transversal