Kontsumoa eta Hondakinak

Zer bihurtzen dira birziklatzen diren hondakinak? Batzuetan, ondorioa ezusteko atsegina izaten da


Hondakinak murriztuz, baita egoki birziklatuz ere, baliabide naturalak iraunarazten ditugu eta gure aztarna ekologikoa gutxitzen dugu.

Hondakin plastikoak, gurpilak, botilak, liburuak, telak, zurak, hozkailuak, bateriak, latak…, horiek guztiek makina bat produktu berri egiteko balio duten lehengaiak dituzte.

Birziklaturiko produktuak hainbat sektoretan eta tokitan aurki ditzakegu, eta erabilera eta aplikazio ugari dituzte:

  • Eraikuntzan: teilak, estaldurak, isolamenduak, taulak…
  • Hiri-altzariak: jarlekuak, zutoinak, mahaiak, hesiak, pasabideak…
  • Barrukoak: sukalde-gainekoa, lauza txikiak, aulkiak…
  • Zoladurak: haurrentzako jolasguneak, kirol-pistak…
  • Lorezaintzan: loreontzien euskarriak, paperontziak, lore-askak, ureztontziak…
  • Eskola-munduan: folioak, karpetak, bolígrafoak, koadernoak…
Eta beste hainbat gehiago: pantaila akustikoak, jantzi polarrak, sokak, poltsak, ontziak…

Antes

ruedas

despues

columpios