Kontsumoa eta Hondakinak
Gehiegizko bildukinak ez dira beharrezkoak, erabili gabe botatzeko besterik ez dira
Estetika edo publizitatea beste helbururik ez duen alferrikako enbalajea da gehiegizko enpaketatua. Produktua zenbat eta hutsalagoa izan, gero eta paketatze txukunagoa eta ugariagoa izango du. Horren adibide dira, besteak beste, bonboiak, aldizkariak, jostailuak edo perfumeak.
Paketatze-geruzak, askotan, ez dira batere eraginkorrak produktua zaindu eta babesteko. Hala ere, baliabideak erruz kontsumitu eta hondakinak nabarmen handitzea eragiten dute.
Aurrez prestatutako jakiak, erdilandutako produktuak, eta “erabili eta botatzekoak” ere, azkar eta eroso erosi daitezkeen arren, baliabide asko kontsumitu eta hondakin-kopuru handiak sortzen dituzte.
Erabili eta botatzekoak

Asteburu bateko erosketa…. produktuak baino hondakin gehiago





