Kontsumoa eta Hondakinak
Naturaren kontsumoa gutxitzea, ongizatea galdu gabe eta gizartejustizia handituta
Zirkuluaren koadratura ote?
Horretarako, ongizate orokorra lortzeko eta energia eta baliabide gutxiago behar dituzten estrategia berri eta eraginkorrak badira jada: 4. Faktorea, 10. Faktorea, Ekoefizientzia, Ekodiseinua, Ekosistema industrialak…
Ekoeraginkortasuna, ekodiseinua, ekosistema industrialak… zikloak itxiz, naturak egiten duen legez. Nahiz eta ekoeraginkortasunean hobekuntzak izan diren, baliabideen kontsumoa handituz doa gero eta produktu eta objektu gehiago eskatzen baitira.
Biosfera mugatua : Biosfera mugatu baten barruan materialen hazkunde mugagabea ezinezkoa denez orokorrean, egungo erronka honako hau da: giza eraginak Lurraren zama-ahalmena ez gainditzea.
4. Faktorea edo eraginkortasunaren iraultza : baliabideen erdia erabiliz, ongizatea bikoiztea.
10. Faktorearen erronka : hamarrenarekin nahikoa behar du!





