Kontsumoa eta Hondakinak
Eta bota ondoren, zer?
Zaborra gure etxeetatik eta lantokietatik desagertzen denean, tratatzeko instalazioetara eraman daiteke bereizi ondoren birziklatzeko, konposta egiteko eta/edo isurtzeko. Zabortegietan ere utzi daiteke, isurtzen duen metano gasa aprobetxatzeko. Batzuetan erraustu egiten da soilik, beroa eta/edo energia elektrikoa sortuz.
Orokorrean, EAEko udalerri guztietan hondakinak bereizita uzten dira edukiontzietan, horien geroagoko tratamendua erraztuz (birziklatzea, isurtzea, konposta egitea edo erraustea). Hondakin handienak garbiguneetan (D.A.R., Garbigune, Bilbogarbi...) uzten dira.
EAEko pertsona bakoitzak urteko 560 Kg. zabor sortzen ditu. Zabor asko da, asko benetan. Baliabide gehiegi xahutzen dugu.
Politika horrek baliabide naturalen kontsumo eraginkorragoa du helburu. Baina, adi, horietako garrantzitsuena lehenengoa da, hondakin-kopurua murriztea.





