Kontsumoa eta Hondakinak
Motxila ekologikoa, oso zama astuna
Denak dauka bere “motxila”: egunkariak, laranja zukuak, autoak, telefono mugikorrak, zapatak, ordenagailuak…baita zerbitzuek ere.
Adibidez, trenean egindako kilometro batek askoz “motxila” arinagoa dauka autoan egindako batek baino. Kilo erdiko egurrezko erretilu batek, gutxi gorabehera, bi kiloko “motxila ekologikoa” dauka. Hau da, bere fabrikaziorako beharrezkoak diren materialak bi kiloren bueltan dabiltza. Kobrezkoa balitz, 500 kiloko “motxila” izatera irits zitekeen, zerbitzu berdina eskainiz.

Hiru aldaeretatik, egurra da gogokoena, zerbitzu berdina eginez, ekoizpen fasean materiale gutxiago mugitzen baitu eta ur gutxiago behar baitu.
Hau guztiagatik eta bailabideen kontsumoan eraginkortasuna lortu nahian, “motxila ekologiko” baxua duten produktu eta zerbitzuak aukeratu. Horrela, iraunkortasunaren erronka hurbilago izango dugu.
Urrezko eraztun bat bereziki “astuna” da. Urregorriaren 10 gr.rako, meategian soilik, 3.500 kg materiale mugitzen dira, zilarra izango balitz, 75 kilo besterik ez ziren mugituko.
“Motxila ekologikoa”ren kontzeptuak zerbitzu unitateko materialen intentsitatea adierazten du. Hots, produktuen ekoizpen edo banaketan kontsumitutako edo mugitutako materiale kopurua, azkenean lortutako zerbitzuarekin erlazionatzen dena.





