Kontsumoa eta Hondakinak

Gizakiaren aztarna, naturarentzako handiegia


“Aztarna ekologikoak” gure natura kontsumoa neurtzen du, hau da, zenbat lur azalera emankor eta ur erabiltzen dugun kontsumitzen ditugun baliabide guztiak ekoizteko eta sortzen ditugun hondakin guztiak xurgatzeko


Pertsona, herri, eskualde edota herrialde batek bere lurraldeak eskaintzen dituen baliabideak baino gehiago kontsumitzen baldin badu, hots, bere zama ahalmena gainditzen badu, defizit ekologikoa izango du. Beraz, bere herrialdetik at dauden beste lur eremu batzuk erabili beharko ditu, kutsadura norabait eraman edota ondorengo belaunaldien garapena baldintzatuko du.

Egoera kezkagarria da: munduaren urteko media 2,2 hektarea baino gehiagikoa da, planetan guztira 1,8 hektarea lur emankor eta ur daudelarik soilik pertsonako.
Eta honek, zer esan nahi du? Honek esan nahi du, munduko biztanle guztiek herrialde aberatsen bizimodua izango balute, baliabideak ekoizteko eta hondakinak xurgatzeko, gutxienez bi planeta beharko genituzkeela.

pescadores