Kontsumoa eta Hondakinak
Batzuek horrenbeste eta beste batzuek horren gutxi
Herrialde aberatsetan munduko biztanleen % 20a bizi gara, eta planetako baliabideen % 80a kontsumitzen dugu
Badakizu…
- Munduko biztanleen ia erdiak bi euro baino gutxiago ditu egunean, bizirik irauteko.
- Saharaz Hegoaldeko Afrikan jaiotzen diren haurrek industria-herrialdeetan jaiotzen direnek baino 20 aldiz arrisku handiagoa dute 5 urte bete aurretik hiltzeko.
- Munduan gizakiok behar duguna baino % 10 elikagai gehiago ekoizten dira, baina halere 854 milioi pertsona gosez bizi dira.
- 35.000 haur hiltzen dira egunero, zuzenean pobreziari loturiko arrazoiengatik.
- EAEan, 1.800 pertsona baino gehiago daude etxebizitzarik gabe, 40.000 familia inguru pobrezia egoeran bizi da eta 3 familiatik 1ek arazoak ditu hilabete amaierara iritsi eta bizimodu egokia izateko.
- Un niño nacido en el África Subsahariana, tiene 20 veces más probabilidades de morir antes de los 5 años que un niño nacido en un país industrial.
- Frantzian, hiru milioi pertsona baino gehiago bizi da badaezpadako etxebizitzetan.
- Erresuma Batuan, laurehun mila pertsona inguru etxerik gabe daude.





