Hiri Ekosistema

Hirigintza iraunkorra edo jarduerak ingurunean egoki kokatzea


¿Eta nola?
  • Energia berriztagarriak ekoizten eta erabiltzen dituen herri eta hiri trinko eta anitzak diseinatuz.
  • Merkataritza-, kultura-, aisia- eta bizitegierabilerak nahasiz. Baita, gizarte-klaseak ere.
  • Lurzorua, energia eta ura eraginkortasunez erabiliz
  • Berdeguneak eta gune publikoak areagotuz.
  • Garraiobide publikoari lehentasuna emanez eta oinezko eta txirrindularientzako leku gehiago sortuz.
Hiri zehaztugabeak? Hiri trinkoak?

Bi hirigintza-eredu dira eta bakoitza bizimodu bati dagokio:
  • energia asko kontsumitzen duen lorategi-hiriaren ametsa, berdinen artean biziz.
  • edo hiri trinkoaren eraginkortasuna, dena hurbil daukana, zerbitzu ugari duena eta jendea eta kulturak nahasita ageri direna.
Lurzorua, hain desiratua eta hain urria

Landa-lurraren kontsumoa erruz eta neurri gabe handitu da azken hamarkadetan. Kontsumo horrek geldiezina dirudi eta ez du inolako zerikusirik demografiaren hazkundearekin. Baliabide mugagabea balitz eta etengabe berritzeko ahalmena balu bezala erabiltzen da.

Horrela, hiria landa lurretan zehar hedatzen da, azpiegituretan eta autoaren erabileran oinarrituta. Ondorioa: landa-mundua gero eta hiritarragoa da.

EAEn, egunean, 24 ha artifizialtzen dira hirigintza-lanen ondorioz eta 2 ha azpiegitura-eraikuntzaren eraginez.

*2010erako… Ingurumen Esparru Programak lurzoruaren artifizialtze-tasa gutxitzea ezartzen du.