Hiri Ekosistema

Hiria mendeko sistema bada ere, ez du zertan ez-iraunkorra izan


Hiria ekosistema konplexua da. Ingurunearekin elkarreraginean dihardu eta haren mende dago ezinbestean. Inguruneak ura, energia, elikagaiak, zura eta beste makina bat baliabide ematen dizkio eta, aldi berean, sortutako hondakinak jasotzen ditu.

Hiria, era berean, gune aberatsa da giza harremanetan. Bertan sortzen dira ideiak, zerbitzuak, informazioa, kultura, hezkuntza, sormena, garapen ekonomikoa, teknologia…

Euskal Herriko hiri handiek, gehienetan, oso biztanle kopuru handia leku txikian jasotzea dute ezaugarri. Hala ere, oinarrizko zerbitzu asko hirigunetik kanpo egoten dira: ospitaleak, unibertsitateak, saltokiak, aisialdiko guneak, industrialdeak, parke teknologikoak…

Horrek zenbait arazo ekarri ohi ditu:
  • Landa-lurraren okupazioa
  • Azpiegitura berriak
  • Ibilgailuaren erabilera handiagoa
  • Kutsadura gehiago
  • Baliabide gehiago kontsumitzea
XXI. mendean biztanle gehienak hirietan biziko direnez gero, argi dago planetaren etorkizuna hirietan erabakiko dela. Hau da, bere hiriak izango direna izango da Lurra. Eta hiri asko eta asko abian jarri dira dagoeneko:
  • Iraunkortasunaren aldeko munduko hirien sarea (Agenda 21)/li>
  • Hiri motelen sarea (Slow Cities)
Euskal herritarren % 98 bizi diren 218 udalek Agenda 21 jarri dute abian dagoeneko. Aldaketarik sumatu al duzue?


ciudad