Hiri Ekosistema
Lurra gure mende, 7 mila milioi pertsonaren bizilekua
Planeta bakarra dugu, urtero 78 milioi izaki bizidun berri hartzeko. Beraz, 2050 urtean 9 mila milioi lagun izango gara munduan.
Jasango al ditu Lurrak hazkunde-tasa horiek?, Egongo al da denontzako jakirik?, Zer gertatuko litzateke milioika txirok ordenadoreak, bitxiak, jostailuak, autoak, hozkailuak edo berogailuak izateko eskubidea eskatuko balute herrialderik aberatsenetan bezala?
Biztanleriaren hazkundea ez da bera mundu osoan: Afrikako, Asiako eta Ozeaniako herrialde txiroenetako hazkunde-tasa, herrialde aberatsetakoen bikoitza da. Hala ere, herrialde garatuetako biztanle bakoitzak Hirugarren Munduko 100 pertsonak beste baliabide kontsumitzen ditu.
EAEan 2 milioi pertsona baino pixka bat gehiago gara, jaiotza-tasa txikia dugu eta biztanleria zahartuz doa. Herrialde garatuetako joera dugu hori, eta garbi dago bizitza-mailari eusteko emigranteen beharra izango dugula gero eta gehiago.