|
Ingurugiro Etxea Fundazioa 1998an sortu zen Ingurugiro Etxea Museoarekin batera 4R izenarekin, museoaren kudeaketa lanak egiteko asmoz eta Azpeitian zein eskualdean garapen iraunkorraren bidean formakuntza ekimenak gauzatzeko asmoz.
Orduz geroztik aldaketak ugariak izan dira, hasteko izena eta patronoak ere. Honela, 4R izenetik Ingurugiro Etxea Fundaziora pasatzeaz gain, Azpeitiko udala patrono bakar izatetik egun diren 5 patronoetara igaro da. Honek, eskualde mailako ikuspegi bat eman dio Fundazioari eta gainera, eskualdeko sektore zein esparru askotara errazago iristeko aukera.
Egun, Fundaziko patronoak Azpeitiko udala, Azkoitiko udala, Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, Corrugados Azpeitia (Grupo Gallardo) eta Sidenor Azkoitia dira.
Honela, administrazio publikotik irten eta enpresa mundura gerturatu da, bertatik, errealitate ezberdinetara iristeko aukera irekiz. Honela, Fundazioaren ekimen nagusiak, museoa kudeatzeaz gain, garapen iraunkorraren bidean herritarren kontzientziazioa, langileen eta enpresa zuzendaritzen formakuntza eta eskualdeko garapen iraunkorra bideratzeko proiektuen sustapena dira. Hau guztia, Urola Erdiko eskualde ikuspegi batekin, udalen ekimenak bateratzeko asmo irmoarekin.
Xedea
Ingurumen kultura berrirako balio positiboetan gizartea sentsibilizatzea
|