Garapen Iraunkorra

Garapen iraunkorra ez da Olentzerori, Errege Magoei edota Papa Noeli idatzitako gutuna


Mundua iraunkortasun globalerantz abian jartzea oso erronka zaila da... baina baita beharrezkoa ere, ez ostera ezinezkoa. Horretarako, ezinbestekoa da, besteak beste, oraingo eta etorkizuneko belaunaldien artean, hemen eta munduko gainerako lekuetan, baliabideak zuzen eta egoki banatzea.

Funtsezko hiru zutabetan oinarritzen da Garapen Iraunkorra: ekoeraginkortasunean, nahikotasunean eta justizia sozialean. Hau da, ahalik eta energia, material eta lur gutxien kontsumituz pertsona guztientzat nahikoa ongizate lortzea. Bestela, munduko biztanleriaren % 20ren kontsumo neurrigabearen ondorioz, gainerakoak pobrezian bizi beharko dira.

Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia 2002-2020 (GIEIE) bide egokia da, baina ez nahikoa

Egoera iraunkorra, beraz, hauxe da: 2020. urtean EAEko aztarna ekologikoa planetaren zamaahalmena (1,8 gh/pertsona) baino txikiagoa izatera eramango duena. Horrek, aldaketa garrantzitsuak eskatzen ditu gure bizimoduan, ekoizteko eran, kontsumitzeko ohituretan...

Eta, gainera…
  • Baliabideak ez dira beraien berritze-abiaduraren gainetik kontsumitu behar.
  • Ingurumena ez da kaltetu behar bere berreskuratze- eta xurgatze ahalmenaren gainetik.
Baina… nahiko, zenbat da?

Gero eta argiago dago honako hau: behin bizitzamaila duin bat lortu ostean, aberastasun materialak pilatzeak ekarpen txikia egiten dio bizitza hobeago izateko edo zoriontasuna erdiesteko helburuari.

peine de los vientos