Fundaziora sarrera
Energiaren inpaktu ekonomikoa etxebizitzetan ikerketa
Proiektuak

“Energia adimentsua” eskualdea proiektua, energiaren arloan eskualderako plangintza bat egitean datza. Plangintza honen bidez helburu orokor bat eta hainbat zehatz lortu nahi dira. Helburu orokor bezala, eskualdea epe luzerako plangintza baten bidez energia subiranotasunerantz bidea egiten hastea da. Helburu zehatzago moduan energia arloan eskualdeko ekonomia suspertzeko garapen teknologikoa egitea eta berrikuntza lantzea da. Era berean, energiaren etorkizuneko aurreikuspen negatiboen eragina gutxitzea bai enpresen bai familien ekonomietan.

Proiektu honek, eskualdeko enpresek berrikuntza bidez energiarengan duten sentikortasuna gutxitzea da, kostuak gutxituz edo ekoizle bilakatuz. Era berean, energia sektoreak egun duen eraldaketa handia aukera moduan ikustea eta enpresek merkatu berriak aztertzea ere bada proiektu honen erronka. Azkenik, honek guztiak beharko lukeen hezkuntza plana eta egungo eskaintzaren eraldaketa barneratzen du. Gizartearen ikuspuntutik, bizi kalitatea eta familien aurrezki maila hobetzea ekarriko duelarik.

Hau lortzeko prozesua martxan da jada, eta lehenik eskualdearen egoera zehatza ezagutzea da garrantzitsuena. Horregatik guztiagatik egun Ingurugiro Etxea Fundazioak, Azpeitiko udalarekin, Azkoitiko udalarekin, Zestoako udalarekin eta Loiola Berrikuntza Fundazioarekin elkarlanean eskualdean energiak duen inpaktu ekonomikoa aztertzen dihardu.

Goran aipaturiko ikerketa egiteko ezinbestekoa da herritarren parte-hartzea, izan ere, familietan energiak duen inpaktu ekonomikoa aztertzeko familiekin hitz egitea ezinbestekoa baita. Horregatik, Ingurugiro Etxea Fundazioak Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan 400 bat familien laguntza bilatuko du datozen datetan.
Famili hauek egin behar dutena 30 minutu inguruan betetzen den inkesta bat betetzea besterik ez da. Inkesta hau betetzeko Ingurugiro Etxea Fundazioaren laguntza izango dute, eta modu errazean betetzeko behar adina laguntza eskainiko da.

Inkesta honetan familien energia kontsumoaz, energiaren arloko ohiturez, etxebizitzetan dituzten instalakuntzez eta azpiegiturez galde egingo zaie; betiere galderek familien intimitatea errespetatuko dutelarik. Ikerketaren asmoa Urola Erdiko familien erretratu energetikoa egitea da, beraz, deialdi hau edozein azpiegitura eta edozein motako etxebizitza zein energia instalazio dutenek parte hartzea komeni da, tipologia guztiak diagnostikatzeko.

Gainera, inkesta egitean parte hartzen duten familiek eskertzat aholkularitza zerbitzu bat jasoko dute Ingurugiro Etxea Fundazioaren aldetik. Inkesta betetzearekin batera familiaren ohiturek, instalazioek, eraikuntzak eta ekipamenduek duten eraginkortasun energetikoa areagotzeko, eta energia aurrezteko (energia faktura txikitzeko), aholku zerrenda pertsonalizatu bat jasoko dute. Eta hau gauzatu dadin gurean dauden diru-laguntzak tramitatzeko aholkularitza eta laguntza eskainiko zaie.

Inkesta bi eratara bete daiteke:

 

 
Hondakinen kudeaketa: hondakinen prebentzioko politiken aplikazioa administrazioan eta enpresetan
jardunaldiak 2012

Azken urteetan hiri hondakinen kudeaketa eztabaidagai izan da Gipuzkoan, izan ere, gure bizimoldeak eta zabortegien betetzeak hondakinekin orain arte ikusgaitz zegoen arazoa azalarazi dute. Hondakinen prebentzioko enpresak ekimenak gero eta oihartzun handiagoa dute gure gizartean, eta honek, modu zuzenean gizarte osoa inplikatzea eskatzen du. Honela, administrazio publikoarentzat hondakinen kudeaketa eraginkorra bilatze aldera oinarriak eta estrategia ezberdinak aztertuko dira. Enpresentzat aldiz, bere barneko antolakuntza hondakinen prebentzioak kostuen gutxitzea eta negozio eredu berriak aztertzea ekarriko du, era berean, berrerabilpena eta birziklatzea handitzean enpleguaren handitzea ekarriz.

Datorren otsailaren 2an, Azkoitiko Elkargunean antolatu da ondorengo jardunaldi teknikoa

Ondorengoa da behin betiko egitaraua

  • 9´00: Ongi etorria eta aurkezpena
  • 9´15: Hondakin masibotik zero zaborrera
Imanol Azpiroz (Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa)
  • 10´00: Retorna ekimena eta enpleguaren sorrera aurreikuspenak
Jesus Perez (Instituto Sindical de Trabajo, Ambiente y Salud-CCOO)
  • 10´45: kafe atsedenaldia

Administrazio publikoarentzat

  • 11´15: Ingurumen fiskalitatea eta hiri hondakinen kudeaketa
Ignasi Puig Ventosa (ENT environment and management)
  • 12´00: Zero Zabor estrategiak eta ontzien hondakinen prebentziorako politikak
Victor Mitjans (Fundació per a la prevenció de residus i el consum responsable)
  • 12´45: Kasu praktikoa: hondakinen sortzearen araberako tasa Argentona herrian (herrialde katalanak)
Joan Pujol (Argentonako ingurumen teknikaria)

Enpresa pribatuentzat

  • 11´15: Zero Zabor Estrategia: Produktuaren zikloaren ixtea eta berrikuntza zein ekoeraginkortasunerako aukerak
Mercè Girona (Fundació per la prevenció del residu i el consum responsable-ko lehendakaria)
  • 12´00: Orkli S.Coop. enpresako kasu praktikoa
Luis Mari de Juan (Orkli S.Coop. Enpresako ingurumen arduraduna)
  • 12´45: El Tinter enpresako kasu praktikoa
Antonia Barba (El Tinter-eko Zuzendaria)

Guztientzat

  • 13´30: Hondakinen prebentziorako politikei buruzko mahai ingurua
  • 14´00: jardunaldiaren amaiera   

Izen ematea urtarrilaren 27 baino lehen egin behar da hemen edo azpiko helbideetan

e-posta: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Telefonoa: 943151713

Fax: 943157458

 


 
Energiak etorkizunean izango duen eraginaren aurreikuspena
Proiektuak

Udan Naiara Etxezarreta Ekonomilariak hasi zuen Urola Erdian Energiaren inpaktua aztertzeko ikerlana. Bertan, lehenik, lan bibliografikoa eta prospektiboa egin zen, etorkizunean energiak izan duen bilakaera aztertze aldera.

Aurkezpen honetan duzue lanaren laburpen bat


 
Ondoren azterketa osorik:
 
 
Egitarauan aldaketak
Ingurumen hilabetea

Hainbat arazo tarteko, aste honetan, hilak 23an antolaturik zegoen garraio azpiegiturei buruzko mahai ingurua bertan behera geratu da. Gogorarazi ostegunean, hilak 24, arratsaldeko 19etan hitzaldi bat dagoela Eskualdean martxan jartzen ari diren ekimen bati buruz: eskolara oinez, Floreaga ikastetxeko Agenda 21eko koordinatzailea den Olatz Zabaletak emango du hitzaldia


 
«HasieraAurrekoa12345HurrengoaAmaiera»

Orria 1 Zenbatetik 5