Energia eta garraioa
2. maketa: Energi kontsumoa
Maketa honek energiaren erabilera eta kontsumoa jasotzen ditu, hau da, energia nola, non eta nori banatzen zaion adierazten da.
| Maketaren elementuak (ezkerretik eskuinera) | Interpretazioa |
|---|---|
| Tentsio altuko dorre bi | Energia elektrikoaren garraioa |
| Hiriguneraino doan hodi horia | Suministro de gas natural a la ciudad |
| Bidegorri | Poluitzen ez duen garraiabidea. Energia muskularra |
| Zisterna-kamioia | Erregaiaren garraioa banaketa-zentroetara (gasolindegiak) |
| Ibilgailuak | Garraioa, erregai fosilen kontsumitzaile garrantzitsua |
| Gasolindegia | Gasolina eta gas-olioa partikularrei banatzeko zentroa |
| Tentsio altuko bitarteko estazioa | Industri sektorerako tentsio handiko elektrizitatearen hornikuntza |
| Tentsio ertaineko bitarteko estazioa | Hirigunerako tentsio txikiko elektrizitatearen hornikuntza |
| Atoi berdedun traktorea | Nekazaritzako energi kontsumoa. Gastua ongarri, herbizida, pestizida, eta nekazaritzamakineriarako erregaietan |
| Kolore horiko depositu esferikoa | Gas-depositua. Industri kontsumorako gas hornikuntza |
| Kolore zuriko instalazioa | Industri sektorea. Industria energia kontsumitzaile nagusia |
| Erreil gaineko bagoitxoa | Industri erregaia. Ikatza beste erregai-mota batzuez ordezkatzeko joera |
| Landareen irudikapena bi maketetan | Eguzki-energia energia kimikoa bihurtzea |
| Behiak larrean | Landareetan metatutako energia animali proteina eta koipe bihurtzea |
| Hornidura-zentraletik hurbil dagoen depositu horia | Berotegietarako gas naturalaren hornikuntza. Energi gastua tenperatura jakin bati eusteko |
| Barnean hari-zirkuitua duten xafla zeharrargi erdiesferikoak | Berotegiak. Energi kontsumoa nekazaritza intentsiboan |
| Etxeak eta eraikin-blokeak | Hiriko energi kontsumoa |
| Tximiniak kea dariela | Erregai fosilen erreketa hiri-berokuntzan |
| Antenak | Energia elektrikoaren kontsumoa etxeetan (etxetresna elektrikoak, argiteria, berokuntza,…) |
| Farolak | Gauez hiria argitzeko egiten den energia elektrikoaren kontsumoa |
| Zerrenda horidun plaka beltzak teilatu batzuetan | Eguzkiaren energia termikoaren eta energia fotovoltaikoaren aprobetxamendua etxeetan |
| Kolore urdin eta horiko hodiak eraikinetan sartzen | Hirirako elektrizitate eta gas naturalaren hornikuntza |




