Energia eta garraioa

1. maketa: Energi produkzioa


Maketa honetan ondorengo hauek azaltzen dira: hirietan erabiltzen diren energi iturri nagusiak, horiek sortzen dituzten eraginik garrantzitsuenak eta kontsumorako energia erabilgarria bilakatzeko instalazioak.

Era berean, energia eta hori produzitzen duten erregaiak garraiatzeko erabiltzen diren bide ezberdinak ere ikus daitezke.

Maketaren elementuak (ezkerretik eskuinera)Interpretazioa
Itsasoko plataforma horiaGas naturalaren erauzketa
Heliportua duen itsasoko plataforma gorriaZorupeko petrolioaren erauzketa
Terminalean ainguratutako petroliontziaSotoetan biltegiratutako petrolio gordinaren hustuketa
Errefinategiraino doazen hodi zuriakPetrolioaren garraioa errefinategiraino
Erdibitutako petroliontziaPetrolioaren garraioan gertatzen diren istripuak. Petrolio gordinaren isurketa uretan
Erdibitutako petroliontziaren inguruan hedatutako orban beltzaUraren poluzioa. Itsasoko fauna eta floraren gaineko eraginak. Itsasertzaren poluzioa, isuritako petrolio gordinaren eraginez
Kolore zuriko instalazioa kostaldetik hurbilBirfindegia. Petrolioaren birfinketa. Hainbat erregairen ekoizpena (gas-olioa, fuela, gasolinak,…). Hidrokarburo petrokimikoen edo beste substantzia batzuk eragindako poluzioa
Kolore horiko esfera errefinategianGas-depositua
Hodi horia maketan zeharGas naturalaren garraioa
Ke zuria darien laranja-koloreko tximiniak dituen instalazio zuriaZentral termikoa. Elektrizitatearen ekoizpena, erregai fosilak (ikatza eta fuela kasu) erretzearen eraginez
UrtegiaProdukzio hidroelektrikoa, gradiente potentziala aprobetxatuta
Itsasora heltzen den eta kolore marroiko atalak dituen ibaiaUrtegiaren menpe dagoen emaria. Agente poluzitzaileen isurketa itsasora
Kolore zuriko instalazioa ibaiaren eskuineko aldeanZentral nuklearra. Elektrizitatearen ekoizpena, haizearen energia aprobetxatuz
7 aerosorgailu mendi-tontorretanElektrizitate industrialaren produkzioa, haizearen energia aprobetxatuz
Tentsio altuko dorreaInstalazio ezberdinetan sortutako energia elektrikoaren garraioa
2 aerosorgailu eta eguzki-plaken 2 multzo dituzten 3 baserriAutosufizientzia energetikoa. Elektrizitatearen ekoizpena, eguzki energia aprobetxatuz
Ikatz-meategiaIkatzaren erauzketa (zentral termikoaren hornikuntza)