Garraioa, beharrezkoa, baina hainbat arazoren iturri


Garraioak, eta bereziki ibilgailu pribatuak, giza harremanak erraztu, gune askotara heltzea ahalbideratu, distantziak murriztu eta aurretiaz pentsaezinak ziren tokiak gure eskura jartzen ditu.

Baina baditu eragozpenak ere:

  • Azpiegiturak behar ditu
  • Lurzorua eta izugarrizko hiri-eremuak hartzen ditu
  • Zarata eragiten du
  • Atmosfera kutsatzen du
  • Klima-aldaketaren eragile garrantzitsuenetakoa da
  • Istripuak eragiten ditu
  • Energia-baliabide piloa kontsumitzen du
  • Hondakin kutsatzaileak ekoizten ditu
Konponbideak bilatzen dira:

  • Ohiko hidrokarburoen ordez bioerregaiak erabiltzea
  • Autobus eta auto elektrikoak sustatzea
  • Bi energia-iturri (bateria kargagarriak eta ohiko motorrak) konbinatzen dituzten ibilgailu hibridoak erabiltzea
  • Erregai-pilekin hornitutako ibilgailuak erabiltzea, hidrogeno-iturri batez funtzionatzen dutenak
Edo hobeto, ibilgailu pribatuetan gutxiago bidaiatzea?

trenes