Energia eta garraioa
Energia ekoizpena eta kontsumoa, gure biziraupenerako guztiz beharrezkoak dira…
… baina era berean, hainbat inpakturen iturburu.
Energiaren kontsumoa handitzen ari da, petrolio erreserbak agortuz doaz…eta horrekin batera, energia-krisia, airearen kutsadura eta energiabaliabideak kontrolatzeko gatazkak etorri dira.
Eta etorkizunak, zer ekarriko digu?
- Noiz arte petrolioarekiko mendekotasuna?
- Iritsiko al da guztiontzako petrolioa?
- Errentagarria izango al da bere prezioa?
- Klima aldaketa geldiaraziko al da?
- Energia nuklearraren erabilera erraztuko al da?
- Teknologia berrien garapena sustatuko al da?
- Kontsumo mailaren murrizketa ezarriko al da?
Duela gutxi arte, EAEan energiamendekotasuna ia % 95ekoa zen, eta ez bakarrik petrolio edo gas natural ezagatik, energiaren kontsumo osoaren etengabeko igoeragatik baizik, batez ere garraio sektorean.
Egun, ziklo konbinatuko zentral termiko, kogenerazio eta energia berriztagarriei esker, autohornikuntza lortzea aurreikusten da, eta gainera ekoizturiko energia elektrikoaren %14 esportatzea ere.
Egun, ziklo konbinatuko zentral termiko, kogenerazio eta energia berriztagarriei esker, autohornikuntza lortzea aurreikusten da, eta gainera ekoizturiko energia elektrikoaren %14 esportatzea ere.


Energiaren menpe gaude eta ia guztia eguzkitik datorkigu
Lurrak kontsumitzen duena baino 10.000 bider energia gehiago jasotzen du eguzkitik.
Energia iturri guztiak, nuklearra eta geotermikoa izan ezik, zuzenean edo zeharka eguzkitik datoz.




