Dibulgazioa


“Urola bailarako landareak” liburua”

Ingurugiroa Etxea Fundazioak, Urola bailarako Udalekin elkarlanean, “Urola bailarako landareak” liburua plazaratu du, Zumaia eta Zumarraga artean dauden landareen 300dik gora fitxa deskribatzaile jasoz. Argitalpenaren xedea da bailarako ondare naturala ezagutzera ematea modu erraz batean, oinarri zientifikorik gabe ere, interesa duen orok erabil dezan.

Fitxa bakoitzean agertzen dira landare bakoitzaren hainbat argazki, euskarazko eta gaztelaniazko izenak, izen zientifikoaz gain, deskribapen labur bat, eta medikuntzan dituen erabilerak, erabilpenik izanez gero. Kasu batzuetan XIX. mendeko autore baten azalpen bat gehitu da, landarearen euskarazko izenaren eta ezaugarrien inguruan.


libro1.jpglibro2.jpg


Buletina

Ingurugiro Etxea Buletin elektronikoa hilero argitaratu eta zabaltzen den buletin elektronikoa da. Bertan, Ingurugiro Etxea Museoan eta Fundazioan sortuko diren jardueren berri emateaz gain, ingurumenari dagozkion gaiak landuko dira artikulu propioekin eta beste komunikabideetatik sortutakoekin. Era berean, ingurumenean gerta ohi diren berrikuntzak zein berriak argitaratuko dira: legediaren aldaketak, diru-laguntzak,…