Bioaniztasuna

Parke baten balioa

Zertarako balio du parke batek?

Parke batek paseatzeko, jolasteko eta atsedena hartzeko balio du Seguru? Edo baditu beste balio batzuk ere?

Balio klimatikoak eta ingurugiro-balioak

Parkeek hirietako mikroklima orekatzen laguntzen dute.

  • Inguruneko tenperatura jaisten dute.
  • Bertara joaten diren hiritarrei itzala ematen diete.
  • Bertako landaretzak inguruneko hezetasuna handitzen du.
  • Hiria oxigenatu eta CO2a hartzen dute.
  • Gas kutsakorrak hartu eta hauts, errauts, polen, eta abarreko partikulak hartzen dituztenez hiriko airea garbi mantentzen dute (hiri-kutsadura
    gutxitzen dute).
  • Bertako landaretzak haizearen aurkako hesi naturala osatzen du.
  • Hiriko zarata leuntzen dute.
  • Zuhaitz askok eragin bakterizida dutenez, ingurunean dauden mikroorganismo kopurua gutxitzen dute.
parquefuente

Laburbilduz! Hiriguneen ingurumen-inpaktua gutxitzen laguntzen dute

Balio biologiko eta naturalak


Parkeek izaera naturala ematen diote hiriari.

  • Ingurunean usain gozoa uzten dute.
  • Soinu eta kolore aldakor anitz eskaintzen dizkigute (animalien soinuak, haizea, loreen koloreak, zuhaixken hostoak, zuhaitzak…).
  • Babestutako espezieen eta arriskuan daudenen aterpe dira.
  • Hainbat animalia espezieren habitat naturala dira parkeak.
  • Espezie exotiko anitz hartu eta parke botaniko izan daitezke.
  • Era askotako eremuz osaturik daudenez, txoko ekologiko ezberdinak eratu daitezke bertan.
  • Bertako lekune zabalei esker ez da beharrezkoa zuhaitzak kimatzea eta landaretza nahi beste hazi daite.
arbolesparquearbol

Aniztasun biologikoari eusten laguntzen dute


Kultura, historia eta aisialdirako balioa

Parkeek, gizarte eta kulturaren aldetik, hamaika aukera eskaintzen dituzte.

  • Parkeko zuhaitzak urte asko bizi direnez, historia eta kulturaren ikur izan daitezke.
  • Artearen, kulturaren eta historiaren aldetik garrantzi handiko artelanak eta elementu arkitektonikoak eduki ditzakete.
  • Ikaskuntzarako baliagarri izan daitezke, bertako fauna eta landaretza ikertu eta behatu baitezakegu.
  • Parkeak era guztietako jendearen topaleku dira.
  • Aisialdiko jarduerak eta kirola egiteko leku ezin hobeak dira.
  • Bertako fauna eta landaretzari so eginez goza dezakegu.
Horrez gain, parkeek lasaitzen laguntzen gaituzte, hiritarren estresa gutxitu eta
ongizatea zein bizitza kalitatea hobetzen dute. Egoera fisiko eta psikikoan eragin
positiboa dute.

culturaparque con gentenaturaleza

Herritarren osasuna hobetzen laguntzen dute


Eta, gainera, honako hauetan ere badute eragina...

Ekonomian
  • Parkeak interes turistikoa pizten duten guneak dira. Hortaz, hiriko diru-sarrera handitzen dute.
  • Parkeak zaindu eta kudeatzeko lanpostu asko sortzen dira.
  • Gune berde zabalek urbanizazio berrietako etxebizitzen salmenta erakargarriagoa egiten dute.
Politikan
  • Parkeen gaineko interesak ingurumenari buruzko araudia garatzen laguntzen du.
Hiriko ingurumenean
  • Parkeak babesteak hiriko ingurumen-inpaktua gutxitzen laguntzen du.
Hirigintzan
  • Hiritarrek parkeekiko duten interesak, erakundeak hiriguneetan gune berdeak sustatu eta zabaltzera bultzatzen ditu.

Oraindik ere parkeak paseatzeko, jolasteko eta atsedena hartzeko besterik ez direla uste duzu?