Bioaniztasuna

Txori baten balioa

pajaro
Txori baten balio materiala ez da handia. Zenbait espezie bakarrik baloratzen dira, batzuk duten okelagatik edo lumengatik eta beste batzuk kaioletan edukitzeko txori abeslari gisa. Basa-hegazti gehienek ez dute ez baterako ez besterako balio. Euren balio materiala baino ez zaie geratzen, eta hori benetan txikia da.


Balio materiala Eurotan 
Eskeletoa (fosforoa, kaltzioa, fluorra eta abar)0,20
Okela0,60
Odola0,01
Lumak0,19
Guztira1,00 €

Beste ekarpen zuzen eta zeharkako batzuk

Barreiatzaileak
Txoriek, haziak jaten dituztenez eta gero nonahi banatu, landare-espezieen hedapen eta kolonizazioan parte hartzen dute. Arbola, zuhaiska eta beste landare batzuen kopurua handitzea ahalbidetzen dute.

Lasaitasuna
Txoriek poztu egiten dituzte begi eta belarriak euren kolore, itxura, abesti eta hegan egiteko dotoretasunarekin. Pilula lasaigarrien beharra murriz dezakete.

Intsektujaleak
Txoriek intsektuak jaten dituzte eta espezieen artean oreka ekologikoa gordetzen laguntzen dute. Beraz, intsektiziden beharra murrizten dute.

Bioaniztasuna
Txoriek funtsezko zeregina betetzen dute bizi diren ekosistemaren orekan. Aniztasun biologikoa handitzen laguntzen dute.

Bioadierazleak
Txoriek ingurugiroko poluzioaren berri ematen digute. Arriskuak bizkorrago identifikatzen laguntzen dute.

Aisialdia
Txoriek ongizatea handitu eta estresa murrizten dute. Horrela, osasun-zerbitzuen gastua murrizten laguntzen dute.

Bionika
Txoriek industria aeronautikorako eredu gisa balio dute. Ingeniaritzen gastua murrizten dute.

Natura
Txoriak babesteak ingurugiroarekiko eraginak murrizten ditu.

Ekonomia
Txoriak naturaren edertasunaren partaide dira. Ekoturismoaren garapenari laguntzen diote eta horrek baserri inguruko enplegua ahalbidetzen du.

Politika
Txoriek eragiten duten interesari esker, eurak eta euron habitatak babesten dituzten ingurugiroari buruzko legeak garatzen dira.

Gune naturalak leheneratzea
Herritarrengan txoriek eragiten duten interesa dela eta, erakundeek horiek bizi diren gune naturalak bere onera ekartzea sustatzen dute.

Estabilizazioa
Txoriei esker, ekosistema orokorra kaltetzea zailagoa da, egonkorragoa, anitzagoa eta sendoagoa delako.

Sinbiosia
Txorien espezie bakoitza maila garrantzitsua da katea trofikoaren barruan eta gainerako izaki bizidunekiko harreman sinbiotikoetan. Horrela ekosistemen arteko oreka zaintzen da.


Oraindik ere txori batek 1,00 euro baino ez dituela balio pentsatzen al duzu?

Izaki bizidun guztiak, hutsalenak ere bai, garrantzitsuak dira ekosistemen funtzionamenduan. Horiei kalterik eragiten badiegu, azkenean, geure bizikalitateari egiten diogu kalte.