Bioaniztasuna
Azpeitia, inguruko natura
Pagoak, erkametzak, haritzak, lizarrak, arteak, gaztainondoak, haltzak… bizi dira Azpeitiko basoetan. Haginak, berriz, haitz artean daude gordeta.
Urola ibaiaren ertzetan eta Izarraitz haitz karstiko ikaragarri handiaren azpian daude Azpeitiko basoak (hango lurrazalaren % 22): Sistiagako eta Agitemendiako pagadiak, Agerdiko hariztia, Madalenako artadia… Pagadiak eta hariztiak dira ugarienak; eta artadiek 4 ha baino ez dute hartzen. 350 basa-landare baino gehiago ezagutzen dira.
Landa-eremuko euskal kultur paisaia, bere baserri tradizionalekin, da nagusi behealdeko guneetan; arrano sugezaleak, zapelatz liztorjaleak eta musker berdea eta Schreiber muskerra bizi dira inguru horretan.
Guztien gainetik, azpimarratzekoa da Izarraitz mendiaren balio naturala. Garrantzi Komunitarioko Lekua (GKL) da, eta Natura 2000 Sarearen barruan dago. Bertan bizi dira sai zuriak, mirotz zuriak, azkonarra, lepazuria, lepahoria, katagineta, basurdea, azeria, ipurtatsa eta basakatu iheskorra.