Bioaniztasuna

Ondasun naturala, gure mundu aldakorrarentzako bizi-asegurua

Gizakiaren biziraupena eta ongizatea, naturak eskaintzen dizkigun zerbitzuen guztiz menpekoa da (jakiak, ura, jantziak, babesa, erregaiak, materialak, sendagaiak, …).

Baina, planetaren ia ekosistema guztiak giza-aktibitateek eraldatuak edo degradatuak izan dira:

  • Itsasoko espezie komertzialen %25 gain-ustiatuta daude, ondorio sozioekonomiko larriak sortaraziz.
  • Lurzoruaren erabileren aldaketek, deforestazioak bereziki, tokian tokiko euriak gutxitzea eragiten dute, ondorioz, desertifikazioa eta ur galerak sortzen dira.
  • Klimaren ondorio katastrofikoak arintzeko ekosistemek duten gaitasuna gutxitua izan da gune hezeen, basoen eta mangladien desagerpenaren ondorioz. Sarritan, efektu katastrofikoen ondorioak jasatzen dutenak,
    zerbitzu naturalen onurak jasotzen dituztenengandik oso urrun egon ohi dira.

arbol  mercado  madera

Ekosistemetatik jasotako zerbitzuen galerak muga garrantzitsua ezartzen du ezarritako Milurteko Garapen Helburuak lortzeko, pobrezia, gosea eta
gaixotasunak murrizteko, esaterako.