Mensaje

Mensaje
  • La página solicitada no existe.
    Por favor seleccione una página del menú principal.

Arauak



1
INGURUGIRO ETXEAn ingurumenaren inguruan eratu den heziketa-eskaintza ikustera pertsona helduak, ikastetxeak, aisialdiko elkarteak, emakumearen arlokoak, hirugarren adinekoak... etor daitezke.

2
INGURUGIRO ETXEAn bi eratako ikustaldiak egin daitezke. Norberak, bere kasa, egindako ikustaldietan, edozein pertsona edo taldek INGURUGIRO ETXEA ikus dezake, horretarako zehaztuta dauden orduetan. Gidatutako ikustaldietan, berriz, Museoan diren hezitzaileek taldeek eskatutako programa didaktikoak burutuko dituzte. Gidatutako ikustaldi hauek aurrez hitzartu behar dira INGURUGIRO ETXEA Museoko heziketa-taldearekin.

3
Gidatutako ikustaldietan ikustaldi orokorreko heziketa- programa aukeratu daiteke, edota programa zehatzago, espezifikoagoak. Ikustaldi bakoitzean hiru programa espezifiko baino gehiago ez hartzea gomendatzen da.

4
Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailetik eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailetik hainbat dirulaguntza ematen dira, hemen eskaintzen diren Ingurumen Heziketako proposamenak finantziatzeko aukera ematen dutenak.

5
Heziketa-programa hobeto jaso ahal izateko, INGURUGIRO ETXEA Museora etorriko den taldea 40 lagun baino gehiagokoa ez izatea gomendatzen da astelehen eta asteartetan, eta 60 lagun baino handiagoa ez izatea asteazken, ostegun eta ostiraletan.

6
Ikastetxeetatik egingo diren ikustaldietan, berriz, 20 ikasleko talde bakoitzeko irakasle arduradun batek etorri beharko du.

7
INGURUGIRO ETXEAn ikustaldi bat eskatzeko, eskaera orria dagokion moduan bete eta ondoko fax zenbakira bidali behar da: 943 81 24 48